pixelfb
Sagarlore

17.11.20

Enpresentzako tarifa berria

Une zailak dira. Covid-19-aren pandemiak oso modu larrian eragin die sektore ekonomiko guztiei. Badakigu mugitzeko zailtasunek, etxeratze-agindua eta ostalaritzaren itxierak eragina dutela lanaldiaren ohiko garapenean.

Hori dela eta, zure enpresari lagundu nahi dio Sagarlorek, eta zure lankideen joan-etorriak eta egonaldiak ahalik eta onenak eta produktiboenak izatea lortu.

Horretarako, tarifa esklusiboa eta lehiakorra diseinatu dugu zurea bezalako enpresentzat. Hemen kontsulta dezakezu: 843931000 edo reservas@sagarlore.eus-en

Gainera, gosaltzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizugu zure langileentzat, gosari kontinentala edo buffet motakoa, baita sagardotegiko eskaintza gastronomiko berritzaile bat ere, take away formatuan, hotelean bertan gozatzeko. Izan ere, Petritegi sagardotegiak bere plater tradizionalenak eskaintzen dizkigu: bakailao-tortilla, legatza eta txuleta parrillan, Idiazabal gazta, etab. Eta afari arinagoa nahiago baduzu, taloak ere eska ditzakezu: lehen kalitateko osagaiz betetako arto-opil tradizionalak: Nafarroako txistorra, haragi egosia eztitutako barazkiekin, ardi-gazta, txokolatea... Edo bete ezazu zure gustura!

Ezagutu eskeintza osoa: Petri Etxea & Taloak.

Gure hotela Astigarragako txoko lasai batean dago, naturaz inguratuta, Donostiako erdigunetik 7 km-ra, eta gure lankideen arreta atseginari esker, Sagarloreko egonaldia aukera onena izango duzu.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter