pixelfb
Sagarlore

04.06.19

Muttuai, Astigarragako musika festibala

Gaur, Muttuai Fest, Astigarragako musika jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu da Sagarlore hotelean. Datorren ekainaren 13,14, 15 eta 16ean gure herriko kaleak musikaz bustiko dira Astikok antolaturiko ekitaldi honi esker. Horretarako hiru eszenatokitan banatu diren musika ikuskizunak antolatu dira: “Petritegi espazioa” (Murgia jauregiaren lorategietan), “Kia espazioa” (Kultur etxean) eta “Intermezzo espazioa” (Apeztegi plazan). Parte hartuko duten musika taldeen artean Astigarragako Norberto Almandoz Musika eskolako (NAME) herriko taldeez gain, musika munduan sendotutako talde eta bakarlariek ere parte hartuko dute, hala nola: La Jodedera, Latitud 43, Dama Beltzak, Petti, Apalatxe, Maider Zabalegi etab.

Egun  horietan Donostialdean bidaian den jendea animatu nahi dugu Astigarragara gerturatu eta jaialdiaz gozatzera, baita bertako sagardotegia eta jatetxeetako gastronomia eskaintza interesgarriaz ere. Eta prezio eta baldintza onenetan ostatu bila bazabiltza, gure hotelaren erabilgarritasuna kontsulta dezakezu hemen.

Muttuai Fest-eko antolatzaileei zorte ona opa diegu, jaialdia borobila suertatu dadin Muttuai!!

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter