Sagarlorek On Egin! Bonoa Euskadin kalitate bereiziko produktuen kontsumoa eta gure erkidegoan ostatu turistikoa sustatzeko kanpaina berri honetan parte hartzen du.
On Egin! Bonoa kanpainaren funtzionamendua oso erraza da: atxikitako edozein establezimendutan 100 €-ko erosketa egin, tiketetaren argazki bat kanpainaren web gunera igo eta zuzenean gure hotelean trukatzeko 50 €-ko bonua eskuratuko duzu.
Kanpainari atxikitako establezimenduen zerrenda kontsulta dezakezu hemen. Guk Astigarragako Petritegi sagardotegiak egindako produktuak gomendatzen dizkizugu. Ikusi hemen beraien eskaintza berezia.
Hauek dira erosi daiteken kalitatezko produktuak:
Eusko Label produktuak
Basque Wine
Idiazabal gazta
Produktu Ekologikoak
Badakizu, tokiko eta kalitate desberdineko produktuen kontsumoak saria du orain. Ez utzi aukera honi ihes egiten, eta eskuratu bonoa Sagarlorerako hurrengo ihesaldirako!
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.