pixelfb
Sagarlore

20.10.22

Sagarlore, ezkontza ospatzeko toki ezin hobea

Baiezkoa ematea oso erabaki inportantea da bikote baten bizitzan. Horregatik, ezkontza ospatzeko tokia ez da nola edo hala hautatu behar. Ezkontza bat ospatzeko aukera asko daude; ohiko oturuntza egin dezakegu jatetxe batean, edo ospakizun originalago bat egin. Baserrian eta landa munduan girotutako aire libreko ezkontza batek, esaterako, xarma handia har dezake. Horren bila bazabiltza, hau da, aire libreko ezkontza erromantiko bat egin eta paregabeko landa ingurune batean ezkondu nahi baduzu, ez galdu xehetasunik, zeren eta Sagarloren "love is in the air".

Ezkontzarako landetxeak

Ezkontza hotel batean edo landetxe batean ospatzen baduzu, antolakuntza erraztuko zaizu; izan ere, ekitaldiaren alderdi guztiak leku berean prestatu ahalko dituzu: zeremonia, ongietorri koktela, oturuntza, dantzaldia... Eta ez hori bakarrik! Senideak edo adiskideak kanpotik badatozkizu, bertan hartu ahalko dute ostatu. Hala, erosotasuna eskainiko diezu gonbidatuei.

Sagarlore ezkontzarako landa hotelak kontuan ditu alderdi guztiok, eta toki berezi-berezia eskaintzen dizue ezkontzako oturuntza ospatzeko: hotelaren lorategiak. Bertan, espazio zabal eta eroso bat topatuko duzue zuen gonbidatuak hartzeko, zeremonia zibila ospatzeko, bazkaria egiteko eta nola ez bazkalondoaz gozatzeko dantzaldiaren une zirraragarria iritsi bitartean. Ez al duzue beti amestu lorategi batean ezkontzea?

Bodas al aire libre

Gainera, Sagarlore ostatua eskaintzen duen ezkontzetarako landetxea da. Kanpora ematen duten hamasei gela ditu, non gonbidatuak naturaz inguraturik esnatuko baitira, eta, gainera, tokiko produktu artisauekin egindako gosariaz gozatu ahalko dute. Erregalia bikaina, ezta? Horregatik, deskontu esklusiboak eskaintzen ditugu, zuen gonbidatuek hotelean ostatu har dezaten. Eta ezkongaientzako eskaintza bereziak ere baditugu, ezkontzaren bezperatik ostatu hartzen badute.

Ezkontzetarako baserri bat Gipuzkoan

Ezkontza txiki eta xumeak ospatzeko tokiak ere izan daitezke baserriak. Horren erakusgarri da Sagarlore landa hotela; egiaz baserri bat izanik, zure ezkontza ospatu ahalko duzu bertan. Astigarragan dago, gure sagardo kulturaren bihotzean. Sagarrondoz inguratua dagoen hotel pinpirin eta moderno honek 2018an ikusi zuen argia; baserri zahar bat zena birgaitu, eta orain kalitaterik eta konfortik onenak eskaintzen ditu, lekuaren esentziarik galdu gabe.

Txoko natural honetatik, zazpi kilometrorik ere ez dago Donostia erdialdera, eta nabarmentzekoa da eskualdean sagardo naturala egiteko dagoen tradizioa. Ez al zaizu toki paregabea iruditzen elkarri baiezkoa emateko?

Bodas en hotel rural

Bila zabiltzan ezkontza xarmagarria

Gero eta bikote gehiagok hautatzen dituzte ezkontza intimoak, ohituta gaudenak baino gonbidatu kopuru txikiago batekin, eta alternatiba zoragarria iruditzen zaigu! Ezkontza txikiak handiak baino askoz ere goxoagoak izan daitezke, eta Sagarlorek bide horretan lagundu dezake behar duzuen guztiarekin, bilatzen duzuen ezkontza xarmanta izan dezazuen.

Hoteleko egoitza guztiak prezio berezian alokatzeko aukera eskaintzen dugu: hamasei gela, gosari gela, lobby-barra, lorategiak, kanpoaldeko igerilekua, parkin pribatua, eta abar.

Gure taldeak ekitaldia antolatzeko behar den guztian lagunduko dizue, eta elkarrekin koordinatuko ditu konfiantzako profesionalak. Xehetasun guztiak zaintzeaz arduratuko da, ezertxotaz ere kezkatu beharrik izan ez dezazuen, egun handiaz gozatu baino ez.

Celebrar boda intima al aire libreCatering boda hotel rural

Catering zerbitzua edo sukaldea bera koordinatuko dugu, eta behar diren zerbitzu guztiak eskainiko ditugu: argazki saioa edo photocall-a, dekorazioa, lore apainketak, weeding planner-a, estilismoa, DJ, garraioa... Eta abar luze bat.

  Zergatik ospatu ezkontza aire librean?

Aire libreko ezkontzak bikote askoren gogokoenak direla kontu jakina da, baina, batzuetan, eguraldi txarra suerta daitekeela eta, atzera eginarazten digu horrek. Ez kezkatu horrekin, Sagarlorek alde aurretik pentsatua baitu nola egin. Eskura ditugu karpak euria egiten duenerako, zuen bizitzako egunik politena ez dadin itsustu.

Eta hala ere ziur ez bazaudete, hona hemen zuen ezkontza erromantikoa aire librean ospatzeko arrazoi on batzuk. 

  • Ingurune natural bat izango duzue, zuen ezkontzako atze-oihalik onena bihurtuko dena.
  • Aire libreko ezkontzetan, dekorazioak ez dauka mugarik: pergolak, gasazko oihalak, aihen belarrak, loreak...
  • Argazkiak ikusgarri geldituko dira.
  • Dena leku berean denez, ez duzue denborarik galduko leku batetik bestera joaten.

Bodas en hotel rural con encanto

Dagoeneko konbentzituak, edo oraindik zalantzan zaudete? Nolanahi dela ere, gurekin harremanetan jar zaitezkete, eta inolako konpromisorik gabe edozein kontsulta egin. Plazer bat izango da zuen ezkontza Gipuzkoan ospatzen laguntzea.

 

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter