pixelfb
Sagarlore

14.03.19

"Sagar Break Experience" aurkeztu du Sagarlore Hotelak

Sagarlore Hotelak SAGAR BREAK EXPERIENCE aurkezten du. Enpresei zuzenduriko break berritzaile honek euskal sagardogintzaren kultura du inspirazio iturri. Petritegik, Sagarlorek eta Petrikafek leku eta zerbitzu aukera zabala jartzen dute zure eskura zure enpresaren jarduerak Donostiatik gertu eta natur eremu batean burutu ahal izateko.

Leku eta zerbitzu enpresaren jarduerak burutu ahal izateko

Eskeinitako zerbitzuek barne hartzen dituzte Sagarlore Nekazal Hotelean ostatu hartu eta bertakoak edo ekologikoak, produktu ekologiko zein Jatorri Deitura duten produktuez osatutako gosari naiz afari arinen aukerak; Petrikafek jarduera ezberdinak (aurkezpenak, meeting-ak, motibazioa, atsedena, garapena…) burutu ahal izateko erabilera anitzeko espazioak eskeintzen ditu.

Enpresaren jarduerak

XVI.mendeko Petritegi kupeltegian sagarra eta sagardogintzaren inguruko kultur esperientziak bizi daitezke (gidaturiko bisitak, tailerrak, katak etab.); izen bereko sagardotegia gastronomi eskaintza paregabeaz gozatzeko leku ezin hobea da:  txotx errituan parte hartu maikailao eta txuletaz osaturiko ohiko menua dastatuz. Gainera, zure bezero edo langileen egonaldia Kultur erakustaldi ezberdinez girotzeko aukera  dago: dantza, musika, herri kirolak, bertsolariak etab.

Enpresei zuzenduriko break

Gure lantaldearekin harremanetan jarri, gure aukera guztiak ezagutu eta  elkarrekin prestatuko dugu zure enpresarentza neurrira eginiko SAGAR BREAK EXPERIENCE bat.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter