pixelfb
Sagarlore

18.02.22

Landa ihesalditxoa martxoan

Martxoa hilabete bikaina da landa-ihesaldi bat antolatzeko, batez ere bi arrazoirengatik:

  • Udaberria dator eta giro egokia daukagu naturaz gozatzeko!
  • Sagardotegiko denboraldi betean gaude. Sagardoaren denboraldia urtarrilean hasi zen eta oraindik jarraitzen du. Sagarraren eta sagardoaren kulturaz gozatzeko unerik onena da.

Horregatik, Sagarlore landa hotelean plan bikaina proposatzen dizuegu martxoko lehen bi asteburuetarako, gau bateko egonaldia (larunbata) edo bi gaueko egonaldia (ostirala eta larunbata) aukeratuta. Bi kasuetan, planak barne ditu:

  • Bi lagunentzako ostatua gela bikoitzean (gau bat edo bi).
  • Bi lagunentzako afaria Petritegi sagardotegian, hoteletik 300 metrotara.
  • Buffet gosaria (igandekoa edo larunbatekoa eta igandekoa, aukeraketaren arabera).

PREZIOA

Bi lagunentzako gau bateko egonaldi packa (ostatua + gosaria + afaria): 186 €

Bi pertsonentzako bi gaueko egonaldi packa (ostatua + gosaria + afaria): 288 €

NOIZ

Martxoko lehenengo bi asteburuetarako (martxoaren 5-6 eta 12-13) balio duen ihesaldia.

AFARIA PETRITEGI SAGARDOTEGIAN

Afaria ostiralean edo larunbatean egingo da Astigarragako Petritegi sagardotegian, hoteletik 300 metrora. Afariak bi lagunentzako sagardotegiko menu tradizionala du: bakailao tortilla, bakailao frijitua, aukeratutatutako txuleta (800g), azkenburukoak (Idiazabal gazta, irasagarra, intxaurrak, Tolosako teilak eta zigarrotxoak) eta sagardoa txotxetik.

GOSARIA

Bi lagunentzako buffet gosaria barne dago, igandekoak (gau bateko aukerarentzat) edo larunbatekoak eta igandekoak (bi gaueko aukerarentzat). Gosaria jatorri-deitura duten inguruko produktuek eta produktu ekologikoek osatzen dute nagusiki.

ERRESERBAK

Egin erreserba 843 931 000 telefonora deituz edo reservas@sagarlore.eus helbidera idatziz.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter