Sagarlore leku aproposa da zure ezkontza ospatzeko: Astigarragan kokatutako xarmadun landa-hotel moderno bat gara, Donostiatik 7km-ra. Gure wedding planner zerbitzu esklusiboa xehetasun guztiez arduratuko da, zuek ahalik eta gehien gozatzeaz bakarrik arduratu zaitezten.
Sagarloreko gune guztiak zuen esku geratuko dira: hotela, lorategiak, aparkalekua, kanpoko igerilekua… Ez da karpa faltako otordu eta festarako. Kalitate handiko katering zerbitzu ezberdinekin egiten dugu lan: Eventos Humada, Ona Catering, Sharma eta Ama Tolosa.
Ezkontzaren xehetasun guztiak zaintzeaz gain, zuretzat eta zure bikotekidearentzat opari berezi bat dugu, baita hotelean ostatu hartzen duten gonbidatuentzat eskaintza bereziak ere. Gainera, Petritegi sagardotegian deskontu esklusiboak izango dituzu.
Sagarloren hainbat gune eta zerbitzu eskaintzen dizkizugu zure enpresa-ekitaldia antolatzeko: bilerak, aurkezpenak, team-building, erretiroa, MICE, bleisure, etab. Hoteleko eskaintza Petritegi sagardotegiko kultur eta gastronomi esperientziekin osatzen dugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.