pixelfb
Sagarlore

Sagarlore

Historia handiko hotela

Ongi etorri Sagarlorera!

Sagarloreko taldeak ongietorria eman nahi dizue Astigarragako landa hotel moderno, ekologiko, etxekoi eta xarmagarri honetara.

Gipuzkoako txoko eder honetara gonbidatzen zaituztegu, naturaren erdian eta Donostiatik oso hurbil, egonaldi lasai batez eta mundu osoan ezaguna den leku gastronomikoetako batez gozatzera. Sagarloren emango dizuegun harrera eta arreta, xehetasunekin eta mainekin zaindua, aukerarik onena duzue euskal lurretan.

Hotela

Sagarlore Landa Hotelean bi ezaugarri nabarmentzen dira, ekologikoa eta 0 kilometro filosofia, gure lehentasuna baita ingurunea zaintzea bezala berdin kultura eta bertako produktu fresko eta kalitatezkoak zaintzea ere. Landa Hotela da Sagarlore, orain berriki sortua Astigarragako Telleri-bia baserrian. Eraikin hau XVI. mendean egin zuten, eta teilak eta adreiluak egiteko lantegi txiki bat izan zen XIX. mendean. Zoritxarrez, ez dago orduko haren aztarnarik. Baserria berritzeko orduan, arreta handiz zaindu ditugu eraikinaren elementu enblematikoenetako batzuk; horietako bat adreiluzko aurrealde ikusgarria.

Hotelak hiru solairu ditu, elkarrekin komunikatuak. Beheko solairuan daude sarrera, harrera, sukaldea, denentzako komunak, gauza askotariko areto bat, tabernatxo bat, egongela bat bere tximiniarekin eta bi gela.

Gelak

Sagarlore Hotelak hamasei logelak (small, bikoitzak, bikoitzak balkoiarekin) ditu, bakoitza bere apaingarriekin. Kanpoaldera ematen dute hoteleko gelek, 32"-ko TBa dute, komuna bere gauza guztiekin, eta doako wifia.

Ikus egutegia

Beste gune batzuk

Atarian, lasai egoteko txoko bat dago, zerbait hartzen duzun bitartean lorategiaren bista ederraz gozatzeko.

Egongela leku paregabea da konpainia onean hizketaldi batez gozatzeko, liburu batekin erlaxatzeko edo, besterik gabe, erlaxazio hipnotiko batez gozatzeko gure tximiniako su garrei begira.

Gosari gela

Sagarloren, gosari zerbitzua eskaintzen dugu, eta, bertan ematen dugun janarian, garrantzia handia dute bertako produktuek: produktu freskoak eta ekologikoak, Astigarragako eta inguruko baserrietako nekazariek eta artzainek eginak. Horietako asko nekazaritza ekologikoan ari dira, edo Jatorri Izen Babestuak dituzte.

Lorategia

Hoteleko lorategian elkarrekin bizi dira fruitu arbolak eta arbola apaingarriak; nabarmentzekoa da ehunka urte dituen haritz eder bat. Hortik kanpo, badira zenbait xenda eta erlaxatzeko lekuak ere.

Igerilekua

Igerileku pribatu bat naturaren erdian, erlaxatzeko eta ondo egoteko toki ezin hobea gure bidaiarientzat. Uztailarekin abiatuko da bainatzeko sasoia, eta irailaren amaiera arte izango da.

Parkina

Sagarloreko parkina ezin hobe integratua dago ingurunearekin, hoteletik metro gutxi batzuetara. Bideo kameraz zaindua dago, eta doakoa da. Eroso ibiltzeko egokituta dagoen xenda batek ostaturaino eramango zaituztete.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter