pixelfb
Sagarlore

Sagarlore

Has ezazu eguna
bertako produktu onenekin

Goza ezazu presarik gabe gure inguruko gastronomiaz

Janariaz lasaitasunez, astiro, presarik gabe gozatzea gustatzen zaigu. Sagarlore berriro zaporeez gozatzea da, eta sukaldaritzaren balioak, tradizioa eta ohiturak berriro gogora ekartzea. Janariaren plazeraz gozatzea da gakoa.

Gure produktu naturalak eta bertako errezetak dasta ditzazun eta dastamenaren eta usaimenaren zentzuez goza dezazun nahi dugu. Sagarloren, presarik gabe jango dituzu bertako kalitatezko produktu ekologikoak. Eman iezaiozu atsegin zure dastamenari, erlojuari begiratu gabe. Gure bisitariei elikadura osasungarri eta arduratsua ematearekin konprometituta gaude, eta sasoian sasoiko bertako produktu ekologikoak dira protagonistak gure eginkizun horretan. Ingurunea erabat errespetatzen duen elikadura, eta gure sukaldaritzaren kultura zaintzen laguntzen duena.

Sagarlore gosariak

Arreta handiz aukeratzen ditugu produktuak, bertakoak, Astigarragan eta gertuko beste herri batzuetako baserrietan landu eta prestatutakoak. Horrela, gure paisaiaren eta bertako biztanleen aberastasun kultural eta gastronomikoa bizirik mantentzen laguntzen dugu. Sagarloreren Sukaldean kalitate handiko produktuak ditugu, nekazaritza ekologikokoak edo jatorri-deituradunak, eta ahalik eta maitasun eta errespetu handienarekin prestatutakoak.

Bordazar baserriko behi-esnea, Eusko Label zigiludun landako oiloen arrautzak, Larreta etxeko artisau erako gazta freskoa eta jogurtak, ogi txigortua tomatearekin eta Nafarroako olioarekin, askotariko gozo-gauzak, Basatxerri produktuak, Idiazabal Jatorri-deiturako gazta, etab. Horrez gain, fruta, kafea, infusioak, Petritegi bertako sagardotegiko sagar-zukua eta laranja-zukua.

Bidai gastronomiko bat gosari on batekin hasi behar da; horregatik, gure herrialdeko benetako zaporeak ezagutzeko modurik onena eskaintzen du Sagarlorek.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter