pixelfb
Sagarlore

Sagarlore

Hotel bat baino askoz gehiago

Gure ingurunea

Sagarlore hotela Astigarragan dago; bidegurutze garrantzitsua eta abiapuntu ezin hobea da Gipuzkoako sagardoaren kultura ezagutzeko. Bere egonaldia gure web orri bitartez erreserbatzen duten bidaiariek, sagardoaren kulturaren esperientzietan deskontu esklusiboez gozatu ahal izango dute: bisita gidatuak, sagardotegiko otorduak, etab. Informazio gehiagorako bidal iezaguzu zure kontsulta edo dei ezazu zenbaki honetara: +34 843 93 10 00.

Zazpi kilometro bakarrik daude Donostiatik, gastronomiaren egiazko meka horretatik; eta esku-eskura daude Euskal Herriko, Errioxako eta Frantzia hegoaldeko altxor guztiak.

Esperientziak

Sagardoaren mundua

Astigarragak sagar usaina du. Aprobetxa ezazu Sagarloreko egonaldia Sagardoaren Museoa bisitatzeko eta gure sagardotegi tipikoetako batean bazkaltzeko edo afaltzeko. Esperientzia berezia, benetan!

Donostia

Ezinbesteko bisita da Sagarloren ostatu hartzen baduzu. Hiri magikoa da Donostia, xarmaz glamourrez eta gastronomiaz betea. Ez zaitez gelditu Kontxako hondartzan paseo bat egin gabe!

Gastronomia

Michelin izardun jatetxeak eta pintxoz betetako tabernak. Sagardotegien eta erretegien usainak eta zaporeak gure herrialdeko bertako sukaldaritza tradizionalera eramango zaituzte. Animatzen al zara?

Gure kostaldea

Film eta telesaio askoren inspirazio-iturri izan da… Gure kostaldea ikusgarria da… Juego de Tronos, Ocho Apellidos Vascos… Flyscha, arrantzale-herriak, surfa, hondartzak… Deskubri ezazu…

Gipuzkoa barnealdea

Izan ere, Donostia baino askoz gehiago da Gipuzkoa. Deskubri itzazu gure lurraldeko barnealdearen sekretuak. Historiaz eta magiaz betetako txokoak.

Beste hiri batzuk

Bilbo, Gasteiz, Iruña, Baiona, Miarritze, Logroño… Mugi zaitez giro hiritarrago batean, Sagarloretik hurbil dauden hiriak bisitatuz.

Kultura-turismoa

Guggenheim Museoa, Chillida Leku, Balenciaga Museoa, Basque Culinary Center… Kultura-aukera ugari, bertatik bertara. Inaziotar Bidea egiteko eta Donejakue Bidearen etapa batzuk eginez gozatzeko aukera ere baduzu. Mundu bat deskubritzeko!

Natura eta kirola

Bidezidor kirola, surfa, arrauna, golfa, zaldi-ibilaldiak… Kirolarekin eta naturarekin lotutako jarduera asko egin ahal izango duzu gure landa-hotela bisitatzera etortzen bazara.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter