pixelfb
Sagarlore

Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario, gune pribatu edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Sagarlore Hotela, S.L. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (NIF: B75036384). Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, kontratuzko harremana kudeatzeko eta Sagarlore Hotela, S.L.. enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko erabiliko dira.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, harreman komertzialaren jarraipena egiteko eta Sagarlore Hotela, S.L.. enpresaren legezko helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zuk datuen tratamendurako ematen duzun baimena, zerbitzuak emateko kontratua betetzea eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira. Zerbitzua hobetzeko asmoarekin zure datuak Sagarlore Hotela, S.L. enpresaren kide diren beste enpresei komunikatuak izan daitezke, beti datu pertsonalak babesteko legedia betez.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Sagarlore Hotela, S.L. enpresak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

1.Datu pertsonalak biltzea

Sagarlore Hotela, S.L. enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako gune pribatua eta kontakturako formularioa) ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Sagarlore Hotela, S.L.ek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Sagarlore Hotela, S.L.ek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

2.Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Sagarlore Hotela, S.L., Petritegi Bidea, 8, 20115 Astigarraga (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: administracion@petritegi.com. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es). Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

3.Segurtasun-neurriak

Sagarlore Hotela, S.L. enpresak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez Sagarlore Hotela, S.L.ren erantzukizunpekoak.

4.Sare sozialetara eta web kanaletara esteka

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaintzen ditu; Facebook, Instagram edo Twitter, besteak beste. Sagarlore Hotela, S.L.ek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Sagarlore Hotela, S.L..rekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, kukien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen mende daudela, inoiz ez Sagarlore Hotela, S.L.ren mende.

5.Indarraldia

Sagarlore Hotela, S.L.ek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Sagarlore Hotela, S.L.ek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Sagarlore Hotela, S.L.ek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

6.Jurisdikzioa

Sagarlore Hotela, S.L.en eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Sagarlore Hotela, S.L. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Sagarlore Hotela, S.L.enpresak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Pribatutasun Politikaren azken eguneraketa: 19/07/2019

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter