pixelfb
Sagarlore

15.09.20

Gure inguruneaz gozatzeko ibilaldiak

Badakigu asko gustatzen zaizula paseatzea, errutinatik ihes egitea, eta naturaz gozatzen duzun bitartean, erlaxatzea. Astigarragako Sagarlore landa-hoteletik hainbat ibilbide egin ditzakezu Astigarragako eta Donostiako paisaia berdeetan barrena:

  • Txoritokieta. Donostialdeko eskualde osoa miresteko talaiarik onena den gailurra (318 m). Txoritokietan antzinako gotorleku militar bat dago (1887-1890), baita hainbat trikuharri eta menhir bat dituen estazio megalitiko bat ere. Iristeko modurik errezena: gure Sagarlore Nordic Walking bira da.
  • Beste paseotxo bat gomendatzen dizuegu: oso gertu dagoen Donostia eta Ordizia lotzen dituen bidegorrira joatea da, eta Urumea ibaiaren ondoan paseatu, bai Donostiarantz (ibaian behera) edo Hernanirantz (ibaian gora). Ibilbide aproposa da inolako zailtasunik gabe paseatzeko.
  • Santiagomendi. Santiyo ermita zaharra gailur horretan kokatzen da (298 m) eta Done Jakue bideko mugarria da. Astigarragatik sar daiteke mendira, baserri eta sagastien artetik igota. Sagardoaren Bidea jarraitzea gomendatzen da.

Sagarloretik egin ahal izango dituzun ibilbideetako batzuk besterik ez dira hauek. Badakizu, erreserbatu zure gela preziorik onenean, gozatu gure gosariaz bertako produktuekin eta ibiltzera!

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter