pixelfb
Sagarlore

17.03.18

Sagarlore eta Astigarraga

Sagarlore hotela Astigarragan dago; bidegurutze inportantea eta abiapuntu printzipala da Gipuzkoako sagardoaren kultura ezagutzeko. Astigarragako herria indutrializatuta badago ere, jakin izan du landa izaera gordetzen, eta bertako bizimodua bere baserrien bueltan eratua dago. Nabarmentzekoak dira landetako baratzeak, belazeak eta sagardoa egiteko erabiltzen diren sagardiak. Hemengo produktuetako batzuek freskotasuna eta zaporea ematen dituzte gure hoteleko gosarietan.

Baina, denaren gainetik, Astigarraga ospetsua da sagardotegiengatik, horietako batzuk XVI. mendeko baserrietan daudenak. Sagardotegia esaten zaio egoitza bati, non sagardoa zuzenean upeletik hartzen baita, txotxaren errituaren bitartez, eta aldi berean sagardotegi menu goxoa dastatzera ematen da; jeneralean, bakailao tortilla, bakailao xerra frijituak eta behi txuleta ateratzen dira, eta, azken buruan, Idiazabal erako gazta, irasagarrarekin eta intxaurrekin. Ez dago inon horrelako bizipen gastronomikorik!

Sagarlorek gomendatzen dituen planak

Sagarlorek proposatzen dituen planik interesgarrienetan Petritegi bisitatzea dago; familia batek daraman upategia da, hoteletik 300 metrora dagoena eta Astigarragako sagardogileen artean erreferentziazkoa. Horko sagardoek duten ospeaz gainera, sagar zuku goxoa egiten dute sagardotarako sagarrekin, eta hoteleko gosarietan, hartaz gozatzeko aukera dago.

Petritegi urte osoan dago irekita, eta nabarmentzekoak dira bertan ematen duten harrera, hurbilekoa eta atsegina, bertako gastronomia goxoa (menu askotarikoak eta sasoiko produktuak izaten dituzte), eta hemengo eskaintza kultural ugaria: era askotako bisitak, haurrentzako tailerrak, jarduerak... Horiei esker, sagardoaren mundua ezagutu eta gozatu ahalko duzue bost zentzumenekin. Hotelera etortzen denak eskaintza bereziak  izango ditu Petritegi ezagutzeko.

Gure beste proposamenetako bat zera da, sagardoaren kultura eta natura konbinatzea, Santiagomendiko Sagardoaren Ibilbidea eginda. Jarduera horretan, ibilbide seinaleztatu bat egiten da Sagardoetxea izeneko museotik abiatuta. Museo hori herriaren erdialdean dago, eta gure hoteletik oinez joan daiteke, hogei minutura baitago. Ibilbide honetan, Santiagomendiko kaxkora igoko zarete, eta Astigarragak sagardoarekin izan duen hartu-emana ezagutuko duzue.

Astigarragako beste leku xarmangarri bat herriaren erdialdean dago. Jendearen bizimodua Foruen plazaren jiran gertatzen doa; bertan dira udaletxea eta frontoia. Plaza horretan egiten dira, hala berean, Astigarragako festak eta sagardoaren inguruko ospakizun nagusiak. Handik berta-bertan daude Murgiako jauregia eta eliza ere, Erdi Aroko arkitekturaren erakusgarriak, gaur arte osorik ailegatu direnak.

Astigarragan, oso inportanteak dira sagardoa eta gastronomia bezala berdin landa paisaia eta usadioak ere. Herri hau harro dago sagardoaren kulturaz. Eta hemen, abiaburu bikaina topatuko duzue euskal lurraldean barrena bidaia bat egiteko.

Marijo Merketegi.

Sagarlore hoteleko zuzendaria.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter