pixelfb
Sagarlore

07.11.19

Familia turismoa Sagarloren

Oso gauza ona da gure umeengan izaera bidaiaria piztea. Horrela, bizi guztian izango dute bidaiatzeko "txirrinta". Eta, hala, beste leku batzuk eta beste kultura batzuk ezagutzeko plazerra izango dute, naturarekin loriatuko dira, gizakiaren asmamenarekin harritu eta zapore berriak eta zirraragarriak dastatuko dituzte, eta horrek guztiak gure kuttunen izatea garatuko du.

Alde horretatik, Sagarlore Hotelean xehetasunak zaintzen ditugu, familian egingo duzun bidaia bizipen atsegina izan dadin. Hasteko, ongietorri gisa, koaderno bat eta margoak oparituko dizkiegu haurrei.

Hotelak elkarrekin komunikatuta dauden gelak ditu, ezin hobeak ume bat edo bi dituzten familientzat. Gela batzuetan, ohe gehiago jar daitezke. Haur txikientzako sehaskak, bainuontziak eta aldagailuak ere baditugu. Ostatu hartzen dutenek ahazten badituzte ere, baditugu haientzako moduko koloniak eta xaboiak ere.

Hotelaren egongelan, haurrentzako jokoak eta liburuak egoten dira, tximiniaren ondoan apur bat jolastu daitezen. Gosaritarako gelan, berriz, aulki altuak ditugu, haurrak eroso egoteko, eta haientzako edalontzi bereziak.

Kanpoaldean, berriz, lorategi zabal bat daukagu, fruta arbolekin eta aire libreko igerileku batekin, udako egunetan freskaldi bat hartzeko.

Hurbilean diren esperientziei dagokienez, Petritegi sagardotegiko bisita gidatua gomendatzen du Sagarlore Hotelak (gure apopiloek deskontu esklusiboak lor ditzakete), non familiak beti diren ongietorriak (haurrentzako menuak, tailerrak...). Horretaz gain, gomendatzekoak dira Urumeako jarduera akuatikoak (familiarekin kanoan arraun egitea), Idiazabal gazta nola egiten den ezagutzeko tailerra, museoak eta beste jarduera batzuk.

Hori guztia eta beste gauza asko dituzu zain Sagarloren. Prestatu zure familiaren hurrengo bidaia Astigarragara, eta gure lurrak dituen gauzarik zirraragarrienekin gozatuko zara.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter