pixelfb
Sagarlore

03.11.20

Astigarraga ezagutuz (I)

Sagarloretik ibilbide ezberdinak erakutsiko dizkizuegu Astigarragako txoko xarmangarrienak ezagutzeko. Santiagomendiko gailurrekin hasiko gera!

Hona hemen proposamena: gure hotelean gosaltzea indarrak hartu eta energiaz ibiltzen hasteko (ezagutu hemen gure gosariak). Sagarloretik hurbil dagoen Usategieta baserrira igoko gara, eta han PR-GI-209 hartuko dugu, Astigarragako Udalak ematen digun plano honi jarraituz. 

Bidezidor honek Txoritokieta mendiaren magaletik Perurena-Bentak auzoraino eramango gaitu eta bertatik Santiagomendiko igoera hasiko dugu.

"Santiyo" baselizak koroatutako gailurretik (298 m) Donostiaren eta Donostialdeko eskualde osoaren ikuspegi zoragarria dugu. San Roke egunean, abuztuaren 16an, erromeria eta herri-bazkaria egiten da Santiagomendin, baina urteko edozein une da aproposa paisaiaz eta inguruko lasaitasunaz gozatzeko. Gailurretik gertu historiaurreko herrixka bat egon zen, Burdin Arotik erromatarren garairaino, Aranzadi Zientzia Elkarteak induskatua. Gure arbasoek ez zuten bizitzeko leku txarra aukeratu!

Astigarragara itzultzeko, zelaien eta baserrien artean lasai jaistea proposatzen digu ibilbideak. Beste aukera bat Santiagoko bidetik behera jaistea litzateke, Santiagomendi auzoa zeharkatuz (Astigarragako jatorrizko gunea).

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter