01.07.19

Bainatzeko sasoia da Sagarloren!

Igerilekua inauguratu dugu!

Sagarlore hoteleko azken berritasuna aurkeztu nahi dizugu: gure lorategi zoragarrian, hoteleko fatxada nagusiaren parean, igerilekua ipini dugu, erlaxatzeko aukera izan dezazun eta merezi duzun bainua har dezazun naturaz inguraturik. Bidaiatzeko orduan, asko eskertzen da erlaxatzeko uneak izatea, eta udaldian, bainu freskagarri bat izaten da gehien eskatzen den gauzetako bat. Horretaz oharturik, Sagarloren, lanean aritu gara azken hilabeteetan zerbitzu berri hau eskaintzeko eta hoteleko zure egonaldia are eta atseginagoa izateko.

Soilik Sagarloren ostatu hartzen dutenek dute sarbidea igerilekura, eta irekita dago 11:00etatik 19:30era. Igerilekuaren eremuan, etzaulkiak, eguzkitakoak eta mahaiak aurkituko dituzu. Horretaz gain, hoteleko harreran, toallak edo eskupainuak daude erabiltzaileen eskura. Bainatzeko sasoia hasiberria da gure igerilekuan, eta irailaren 30era arte luzatuko da.

Badakizu: Euskal Herrira zatozen hurrengo aldian egonaldirik onenaz gozatu nahi baduzu naturaren erdian, berta-bertan duzu Sagarlore, Donostia erdialdetik 7 kilometrora baino ez; leku zoragarri eta lasai bat, non eskutik helduta doazen kultura, gastronomia eta ongizatea.

Laster arte!

Egin erreserba sagarloren

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000
F. 943 363 747

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845