Gaur, Europa osoan nortasun eta zapore handienetakoa duen kostaldea bisitatzea proposatzen dizuegu: euskal kostaldea. Izen hori ematen diogu Bilbotik Baionara Gipuzkoa pasatuz doan itsasbazterrari. Oso toki ezagunak dituen eskualdea, eta nolakoak diren jakin nahiko duzuen beste batzuk.
Sagarlore hoteletik, bidaiariaren eskura gelditzen da Euskal Kostalde osoa. Bilbo modernoa, adibidez, hoteletik ordubetera dago autoz, eta Bizkaiko hiriburuan asko dago ikusteko, Frank Ghery arkitektoaren ezinbesteko Guggenheimetik kanpo. Hona hemen gure proposamena: Zazpikaleetan ibiltzea eta bertako gastronomiaz gozatzea, eta aprobetxatzea hiriaren erdialdeko dendetan erosketak egiteko edo, handik hurbil, Bizkaiko Zubi ikusgarria bisitatzeko, lehen transbordadore zubia edo zubi esekia, 1893an inauguratua. Izan ere, beti merezi du bisita lasai bat egitea Bizkaiko hiriburura.
Kostaldera itzulita, herri txiki guztiek dute antzinako arrantzale tradizioaren eitea; ingurune natural pribilegioduna, eta, nola ez, bertako gastronomia, zeina euskaldunen itsasoari lotua eta arrain freskoetan espezializatua dagoen; eta, laguntzeko, eskualdeko betiko edariak: txakolina eta sagardoa.
Horrez gain, gure kostak "filmetako paisaia ikusgarriak eta autentikoak ditu, hala nola Gaztelugatxeko uhartea (Bermeon) eta Itzurungo hondartza (Zumaian), non orain dela gutxi grabatu baitzituzten zenbait irudi "Tronuen Jokoa" telesail ospetsurako.
Kirola maite dutenek pagotxa dute surfarekin: hondartzarik onenetakoak dira Sopelan Barinatxe, Zarautzen Mundaka, Donostian Zurriola eta Biarritzen Hondartza Handia. Eta atsedena maite dutenek hondartzan egun-pasa bat egin nahi badute Sagarloretik hurbil, ez dezatela galdu aukera Donostiako, Hondarribiko edo Zarauzko hondartza eder eta zainduetan bustialdi on bat hartzeko.
Museo ugari daude Euskal Herria eta itsasoa lotzen dituztenak. Hoteletik hurbilenak daude Donostian Aquariuma eta Itsas Museoa (biak ere portuan) eta Pasaian Albaola ontziola eta Mater museoa.
Ikusten duzuenez, gure hoteletik berta-bertan kostalde oso bat duzue esploratzeko eta bost zentzumenekin gozatzeko.
Marijo Merketegi, Sagarloreko zuzendaria.
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.