27.02.19

Gertuko gastronomi planak

Sagarloren, gastronamiaren plazerez gozatzea  gure bezeroen eskakizunetako bat izaten denaren jakitun gara, hau izanik Donostia eta Gipuzkoara gerturatzen diren bidaiari gehienen motibazio nagusienetako bat.

Gure kokapen pribilegiaturai esker Gipuzkoako gastronomiaren interesgune garrantzitsuenetik oso gertu gaude: Donostiako  Gros auzoa eta Alde Zaharra hoteletik 7km-tara daude; Tolosa, Orio, Hondarribia edo Getaria ordu erdi eskasera daude autoz. Michelin izarrak, pintxoak, haragi zein arrain erretegiak, ohiko sukaldaritza eskeintzen duten jatetxeak, afari-meriendak egiteko tokiak, eskaintza zabala nazioarte mailan aitorpen handiko sukaldaritzaz gozatu ahal izateko.

Baina hemen hoteletik gertuen dituzuen aukerez hitzegingo dizuegu, Astigarragan bertan, hoteletik oinez 20 minutu eskasera aurkitu ahal izango dituzuenak.

Sagardoaren kulturaren bihotzean kokatuak egonik, dudarik gabe lehenengo gomendioa  euskal sagardotegi bat bisitatzea izango da. Planik onena nola ez, Petritegi;  hoteletik 300 metrora kokatua, familia-sagardotegia da Petritegi eta Kultur esperientziak (bisita gidatu eta tailerrak) eta gastronomia esperienztiak (sagardotegi menua eta sagardoa txotxetik)  eskeintzen ditu urte osoan. Erabateko gozamena zuen zentzumenentzat.

Pintxo tradazionalenak Astigarragan bertan ezagutu nahi izanez gero, gure gomendioak Ikatza (943554989) eta Sagartxo (943128458) tabernetako eskaintzak dira. Bertan, tokiko sagardoez lagundu ahal izango dituzuen pintxo aukera zabala aurkituko duzue.

Eguneko menu on batez gozatzeko  Ibai-Lur (943335255) edo Txingurri jatetxeetan mahaia erreserbatzea gomendatzen dizuegu. Baina zuen asmoa Kartara bazkaltzea bada, honako hauek dira sukaldaritza tradizionala eskeintzen duten Astigarragako jatetxeak: Lehen aipaturiko Ibai-Lur, kako (943551741) eta Goiko Iturri (943557867) jatetxeak.

Goi gastronomia eta Michelin izarren zaleentzat aldiz, Mugaritz jatetxea (943522455) da gure gomendioa. Astigarragan bertan egon ez arren hoteletik  autoz 10 minutu eskasetara dago kokatua.

Euskal gastornomiaz gozatzeko abiapuntu ezin hobea duzu Sagarlore,  tradizioa, berrikuntza eta zaporea zure eskura.

On egin!

Egin erreserba sagarloren

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845