pixelfb
Sagarlore

08.06.20

Gure etxeko ateak zabalik dituzu

Itxi begiak eta hartu arnasa sakon. Txorien txioak fruta-arboletan, sagastien hostoak haizearekin kulunkan, pitimini-larrosen  lurrinak zure zentzumenak liluratuz… Ireki begiak. Altxa hamakatik eta murgildu piszinan…

Sagarloren zaude. Gozatu.

Sagarlore, natura eta gizakiaren eskulanarekin sortutako oasi txiki bat da, Astigarragako txoko polit batean kokatua, euskal sagardo kulturaren bihotzean eta Donostiako erdigunetik 7 km-tara soilik. 

16 gelako landa-hotel dotore eta moderno hau izango da euskal gastronomia eta kultura ezagutzeko eta gozatzeko abiapuntua. Eguna hasteko, tokiko produktuetan, produktu ekologikoetan eta jatorriko deiturako produktuetan oinarritutako  gure gosaria dasta dezakezu. Ondoren, Petritegi sagardo-upategira hurbiltzea eta sagardotegien eta txotxaren tradizioa ezagutzea gomendatzen dizugu. Probintziaren barruko, bertako produktuen azoketan ibili ondoren eman amaiera ezin hobea Donostian pintxo-ibilbide bat eginez. Eta biharko? Michelin izarren tenpluetako batera edo kostaldeko herrietako arrain-erretegi tradizionaletara joatea gomendatzen dizugu…

Merezi duzu bidaia hau.

Ongi etorri Sagarlorera.

 

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter