pixelfb
Sagarlore

19.01.26

Hau da Gure Sagardo Berria!

Iritsi da Euskal Herrian urteko une itxoitenetako bat! Joan den asteazkenean, urtarrilak 14, kultura eta tradizioa gure etxean elkartu ziren, Petritegin, 2026ko Txotx Denboraldiari hasiera emateko.
 
Gainera, aurten ohore handia dugu: irekiera Petritegin ospatu da, Sagarlore hoteletik 300 metrora soilik. Izan ere, upategiaren jatorri den baserriak 5. mendeurrena betetzen du aurten. Astigarragako sagardotegiko esperientzia bizi nahi baduzu, ez dago gure hotelean ostatu hartzea baino plan hoberik.
 
Zergatik erreserbatu zuzenean Sagarloren?
Petritegi upategiko ostatua bezela, Sagarlorek beste erreserba-atarietan aurkituko ez dituzun abantaila esklusiboak eskaintzen dizkizugu. Gure helburua da zure kezka bakarra euskal sagardoaren kulturaz bost zentzumenekin gozatzea izatea.
 
Gure webgunean zuzeneko erreserba egitean, honako hauetaz gozatuko duzu:
  • Preziorik onena bermatuta.
  • Ongietorri oparitxoa: Opari berezi bat zure egonaldia primeran hasteko.
  • Deskontu esklusiboak: Aurreztu upategiko bisita gidatuetan eta Petritegi Sagardotegiko botorduetan, zein Malum Rex-en eskeiniko dizuten detailetxoan.
  • Kokapen ezin hobea: Ahaztu autoa. Oinez hiru minutura zaude "sagardoa jaiotzen den" leku horretatik.
Bizi ezazu "Bertako plazerra"
Sagardo denboraldia gastronomia baino askoz gehiago da; gure ohitura berezienetakoa da. Zatoz uzta berria zuzenean kupelatik dastatzera eta lagundu unea sagardotegiko menu tradizionalarekin: bakailao-tortilla, bakailao-takoa piperrekin, idiki-txuleta txosnan eta, postre gisa, gazta irasagarrerekin eta intxaurrekin. Kontsultatu beste menu alternatiboak Petritegiko webgunean.
Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter