pixelfb
Sagarlore

23.07.19

Hipodromo-Sagarlore facebook-eko zozketaren oinarriak

LEHIAKETAREN SUSTATZAILEA

SAGARLORE HOTELA, SL enpresa, IFK B75036384 duena, eta egoitza Petritegi Bideko 3.an, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa.

SARIA

Sari gisa, bost sarrera bikoitzak (irabazle bakoitzak sarrera bat) Donostiako Hipodromorako, abuztuak 18an jokatuko den Petritegi Saria ikusteko.

Saria ezingo da aldatu eskudiruarekin, ez beste ezein klasetako ordainekin.

SUSTAPEN EGUNAK

Parte hartzeko egunak: Facebook-en post-a igotzen den momentutik 2019ko abuztuaren 15era, bi egunak barnean direla. Bost irabazle izango dira.

PARTE HARTZAILEAK ETA SUSTAPENAREN MEKANIKA

Zozketa honetan, 18 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, Facebook-eko post-aren baldintzak betetzen dituztela: post-a partekatu eta beste pertsona bat aipatu.

ZOZKETAKO EGUNA

Zozketa 2019ko abuztuaren 16an izango da, 10:00an, eta baldintza guztiak ondo bete dituzten partehartzaile denen artean bost izen aterako dira (bakoitzak sarrera bikoitza irabaziko du).

IRABAZLEEN NORTASUNA PUBLIKATZEA

Irabazleek onartzen dute beren izena argitaratzea Sagarlore webgunean: www.sagarlore.eus . Era berean, irabazleek onartzen dute argazkia egitea Sagarlore hotelean sarrera jasotzerakoan, aipaturiko webgunerako.

SARRERAK

Hipodromoko lehiatilan jaso beharko dira sarrerak (gordeta egongo dira irabazleen izen-abizenekin). Helbidea: Arrapide Pasealekua, 11 - ZUBIETA, 20160, SAN SEBASTIAN - DONOSTIA. Telefonoa: +34 943 373 180.

OINARRIEN GORDAILUA

Oinarri hauek eskura daude www.sagarlore.eus webgunean.

SUSTAPENA BALIOGABETZEA

Gauza arraroren bat edo iruzurren bat sumatzen badu, SAGARLORE HOTELA SL-k eskubidea izango du promozio hau baliogabetzeko inplikatutako pertsonei.

DATUEN BABESA

- Datu Pertsonalak Babesteko legedia betez, partaideei jakinarazi nahi zaie bere datu pertsonalak Sagarlore Hotela, S.L. enpresaren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea, aurrerantzean “Sagarlore”. Hala, antolatutako zozketak kudeatzeko eta parte hartzaileei bere interesekoa izan daitezkeen komunikazio komertzialak bidaltzeko erabiliko dira. Zozketan parte hartzeak partaideen eta irabazleen izen-abizenak eta irudia argitaratzea ekar dezake. Partaideak beste hirugarren baten datu pertsonalak argitaratzen baditu, bere ardura izango da pertsona horren aurretiko baimena eskatu izana. Era berean, kudeaketa modu egokian gauzatzeko partaideen datuak PETRITEGI taldeko kide diren beste enpresei eta zuzeneko kolaboratzaileei komunikatuak izan daitezke.

- Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak zuk egindako eskaria (zozketan parte hartzea) eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa (zure interesekoa izan daitekeen informazio bidaltzeko) dira.

- Sagarlorek parte hartzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Parte hartzaileak kontrakoa adierazten ez badu bederen, datuak inongo epemugarik gabe gordeko dira, parte hartzaileen jarraipena egiteko.

- Sagarlorek interesdunari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita datuen transferentzia eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean, edonoiz egin dezake gai honi buruzko bestelako edozein eskaria. Horretarako, idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: Sagarlore Hotela, S.L., Petritegi bidea, 3, 20115, Astigarraga (Gipuzkoa), telefonoa: 843931000 edo, bestela, administracion@sagarlore.eus helbide elektronikora. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter