22.03.18

Aste Santuan familiartean egiteko planak

Aste Santuko oporrak familiartean denbora pasatzeko aukera bikaina dira. Eguneroko errutinak zurrunbilo batean harrapatzen gaitu, eta ez dugu izaten etxekoez gozatzeko denbora librerik ere; baina, azkenean, deskonektatzeko eta urtean zehar egin ezin dugun guztia egiteko egun batzuk ditugu. Gipuzkoara ihesalditxo bat egitea eta Sagarloren ostatu hartzea erabaki baldin baduzue, Astigarragaz eta inguruak eskaintzeko duen guztiaz gozatzeko jarduera batzuk gomendatzen dizkizuegu.

Sagardotegiko menua dastatzea

Urtarril erdialdean hasi eta apiril amaieran bukatzen da sagardo-denboraldia; beraz, Aste Santuko oporretan oraindik baduzue sasoi betean sagardotegi bat bisitatzeko esperientziaz gozatzeko eta menu tradizional bat dastatzeko aukera: bakailao-tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta gazta irasagarrarekin eta intxaurrak. Horrekin guztiarekin, jakina, sagardoa txotxarekin edo sagar-zukua txikienentzako; sagardotegi askotan izango duzue, gainera, haurrentzako menua. Halaber, sagardotegi batzuetan haurrentzako tailerrak eta familian egiteko jarduerak ere eskaintzen dituzte.

Eta gogora ezazue txotx denboraldia urtarriletik apirila arte den arren, sagardotegi batzuk urte osoan egoten direla irekita; beraz, Sagarlorera edozein urte-sasoitan zatoztela ere, beti izango duzue sagardotegiren batean bazkaltzeko edo afaltzeko aukera.

Donostiara bisita

Astigarragatik 7 kilometrora bakarrik dago Donostia, Gipuzkoako hiriburua, bisitatzea merezi duen hiria. Gune enblematiko ugari dago (Kontxako badia, alde zaharra, portua, pasealeku berria, haizearen orrazia…); baina haurrekin joaten bazarete, ezin zarete geratu Igeldo Mendira joan gabe; xarma handiko eta ikuspegi bikaineko jolas-parkea dago han. Helduoi ere gustatuko zaizue!

Gustatuko zaizuen beste leku bat Kristina Enea parkea da, aire zabalean familiarekin eguna igarotzeko leku bikaina.

Eta euria egiten badu, ez zaitezte kezkatu!  Aquariuma edo Zientziaren Museoa (Eureka) bisitatzea proposatzen dizuegu, bi plan hezitzaile interesgarri, eta ziur gaude izugarri gustatuko zaiela txikienei.

Goazen mendira!

Gipuzkoa probintzia zerbaitegatik harro egon badaiteke, berdegune asko izateagatik da. Horregatik, mendira joatea da familian antolatzeko planik egokiena. Gainera, Aste Santua udaberrian izanik, normalean tenperatura egokia egiten du aire zabaleko jarduerak antolatzeko. Beraz, jantz ezazue arropa erosoa, eta irten zaitezte naturaz gozatzera!

Sagarlore inguruan Santiagomendi dago; hango bidezidorretan oinez ibil zaitezkete eta, aldi berean, sagardoaren inguruko historia eta tradizioa ezagut dezakezue, inguruan dauden baserriak eta tolareak ikusiz. 

Aiako Harrien Parke Naturala ere Astigarragatik oso hurbil dago; inguruko udalerri asko hartzen ditu parke natural horrek, hala nola Irun, Oiartzun, Donostia eta Hernani.

Ikusten duzuen bezala, aukerarik ez da falta. Zuen zain izango gaituzue Sagarloren, Aste Santuaz familian gozatzeko!

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845