pixelfb
Sagarlore

20.03.18

Egun bat Sagarloren

Ez dago egun bat Sagarloren hastea bezalakorik, gure hotela inguratzen duten mendiak eta zuhaitz ederrak aurrez aurre dituzula. Eguneroko errutina eta estresa alde batera uzteko energia-dosi perfektua.

Modu osasungarrian gosaltzen dugu Sagarloren, bertako ekoizleengandik datozen produktu ekologiko sorta handiarekin. Elikadura osasungarria eta presarik gabe jatea gustatzen zaigu.

Beheko solairuan, zuen gosari perfektua aukeratu ahal izango duzue, gure jantokian zuei eskaintzeko dugun produktu sorta zabalaren artean: ogia, tomatea, gazta, olioa, behi-esnea, landako arrautzak, frutak, zukuak, jogurtak, marmeladak, gozo-gauzak… imajinatzen duzu horrelako gosari bat, eta aire zabalean gure ingurunean dagoen lasaitasuna arnastuz gozatu ahal izatea? Bada, Sagarloren posible da.

Behin urdaila bete ondoren, hotel inguruan paseatzera edo gure inguruneak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatu eta plan alternatibo bat antolatzera animatzen zaituztegu. Bidezidor kirola, gastronomia, kirolak, kultura… Zer duzue nahiago? Sagarloren aholkatuko zaituztegu, eta zuen beharretara ondoen egokitzen den plana bilatuko dizuegu.

Oso urruti joaterik nahi ez baduzue, Astigarragara joan zaitezkete; bizitza handiko eta giro atsegineko herria da, eta oinez joan daiteke hoteletik herrira. Xarma handiko eta jende abegikorreko herri txiki bat. Ardo on bat hartu, gure eskualdeko pintxo tipiko bat dastatu edo Sagardoetxea bisitatu dezakezue; herritik irten beharrik gabe egin ditzakezuen jardueretako batzuk besterik ez dira horiek.

Bazkalordua. Zer aukera daude? Donostiara joan zaitezkete, hango gastronomia bikainaz gozatzera; xarma handiko jatetxe eta tabernak aurkituko dituzue. Baina Astigarragan bertan ere gera zaitezkete, eta sagardotegiko menu tipiko bat dastatu, gure herriko sagardotegietako batean; 20 baino gehiago daude. Ez zarete damutuko!

Ba al dakizue nola gustatzen zaigun eguna bukatzea Sagarloren? Gure balkoietako batetik ilunabarra ikusten, eta logelako bainuontzian bainu erlaxagarri bat hartzen. Zer gehiago eska daiteke!

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter