pixelfb
Sagarlore

25.06.21

Igerilekua duen hotela bila zabiltza? Sagarlore da zure aukera

Irudikatzen al duzu bainu lasaigarri bat sagarrondo eta arrosadien artean txorien kantua entzuten? Bada garaia atseden hartzeko, pilak kargatzeko eta Gipuzkoan zehar bidaiaz gozatzen jarraitzeko. Izan ere, bidaiatzeko orduan, gehien eskertzen dugun gauzetako bat erlaxatzeko une txikiak bizitzeko aukera da, bainu freskagarri bat izanik uda garaian gehien eskatzen denetako bat.

Astigarragako Sagarlore landa-hotelean hartzen baduzu ostatu, gure kanpoko igerileku pribatuaz gozatu ahal izango duzu: bainujantzia ekartzeaz bakarrik arduratu beharko duzu, gainerakoez gu arduratuko gara. Igerilekuan etzaulkiak, itzalkiak eta mahaiak aurkituko dituzu. Gainera, hoteleko harreran toallak daude erabiltzaileentzat.

Gure igerilekuan erlaxatzeko duzun unea ahalik eta hoberena izan dadin, erabilera-arau hauek betetzea gomendatzen dizugu:

• Igerilekuko ordutegia: 11:00 – 19:30.

• 16 lagunentzako lekua.

• Debekatuta dago igerilekuaren ertzetik uretara salto egitea.

• Debekatuta dago igerilekuan baloiak, koltxonetak, etab. sartzea.

• Ez mugitu hamakak baimenik gabe.

• Ez dago soroslerik; 16 urtetik beherakoek heldu baten laguntza izan beharko dute.

Jakina, nahitaezkoa da, halaber, elkarbizitzaren aurkako arau orokorrak betetzea:

• 1,50 metroko segurtasun-tartea mantendu, bai uretan, bai uretatik kanpo (elkarrekin bizi diren pertsonekin izan ezik).

• COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzu, hala nola sukarra, eztula edo arnas sintomak, ez joan igerilekura eta kontsultatu osasun-zentro batekin.

• Garbitu eta desinfektatu eskuak maiz.

• Estali ahoa eztul eta doministiku egitean eta erabili botatzeko zapi batekin.

• Ez partekatu zure eskuoihalak eta bestelako objektu pertsonalak.

Gogoratu zuzeneko erreserbak preziorik onenaz eta eskaintza esklusiboez baliatzen direla: jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoz edo 843931000 eta 672694180 telefonoen bidez, Euskadira egingo duzun hurrengo ihesaldia antolatzeko.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter