Ez ahaztu bainujantzia etxean, gure hoteleko igerilekuan bainu freskagarri eta lasaigarria har bait dezakezu!
Ingurune natural batean eta sagarrondoz inguratua, erlaxatze-une batez gozatzeko pribilegioa izango duzu gure igerileku pribatuan.
Igerilekuko esparruan etzaulkiak, itzalkinak eta mahaiak aurkituko dituzu. Eskuoihalak behar badituzu, harreran eskatu ahal izango dituzu.
Gure igerilekuan erlaxatzeko duzun unea ahalik eta hoberena izan dadin, erabilera-arau hauek betetzea gomendatzen dizugu:
• Igerilekuko ordutegia: 11:00 – 19:30.
• 16 lagunentzako lekua.
• Debekatuta dago igerilekuaren ertzetik uretara salto egitea.
• Debekatuta dago igerilekuan baloiak, koltxonetak, etab. sartzea.
• Ez mugitu hamakak baimenik gabe.
• Ez dago soroslerik; 16 urtetik beherakoek heldu baten laguntza izan beharko dute.
Gogoratu zuzeneko erreserbak preziorik onenaz eta eskaintza esklusiboez baliatzen direla: jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoz edo 843931000 eta 672694180 telefonoen bidez.
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.