pixelfb
Sagarlore

02.02.23

Txotx denboraldi berria!

Txotx!

Hemen da, murrizketarik gabe, 2023ko sagardotegi denboraldi berria. Gipuzkoan, San Sebastian eguneko danborren soinuak iragarri ohi du ohiko txotx hasiera, euskal gastronomiaren esperientzia aparta. Familian, lankideekin, koadrilarekin edo bikotearekin, edozein modu da ona sagardotegira joateko.

Urtarrilaren erdialdetik maiatzera bitartean, sagardotegiek upategietako ateak irekitzen dituzte uzta berriko sagardoak zuzenean kupeletatik dastatu ahal izateko, sagardotegiko ohiko menuaz gozatzen den bitartean. Astigarraga kultura honen bihotza da eta Sagarlore, aukera hoberena bertan ostatu hartzeko eta sagardotegi girorik onenaz gozatzeko.

Sagardotegiko menua

Sagardotegiko ohiko menuak honako plater hauez osatzen da: bakailao tortilla, bakailao frijitua, behi zaharren txuleta ikatz parrillan errea, gazta, irasagar eta intxaurrak. Edateko: kupeltegian txotxean zerbitzatzen diren sagardo ezberdinak.

Sagardotegi hauek landa eremuan dauden baserrietan dute jatorria, eta horietako batzuek XVI. mendearen hasierakoak dira. Guk Petritegi sagardotegia gomendatzen dizuegu, gure hoteletik 300 metrora. Upategi hau 1526an sortu zen, eta, gaur egun, sektoreko erreferentzia nagusietako bat da, kalitateagatik eta gertuko tratuagatik. Ohiko menuaz gain, hainbat aldaera proposatzen dizkigute: parrillan erretako legatza duten menuak, menu begetarianoa eta beganoa, haurrentzako menuak, eta abar. Kultur esperientziak egiteko aukera ere eskaintzen dute, hala nola upategira bisita gidatuak. Bertan, euskal sagardogintzaren sekretu guztiak ezagutuko dituzu, hain ezagunak ez diren produktuak dastatuz,  sagarrondo artean paseatzen duzun bitartean.

Gogoan izan Astigarragan ostatu hartu behar baduzu, Sagarloreko zuzeneko erreserbek abantaila asko dituztela: preziorik onena bermatuta, deskontu esklusiboak Petritegi sagardotegian eta ongietorri detailea. Erreserbatu logela hemen edo 843931000 telefonora deituz.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter