Badator San Valentin eguna! Sorpresa bat eman nahi diozu zure bikoteari? Sagarlore hotelak zuen maitasuna ospatzeko plan berezi bat proposatzen dizue: San Valentin ihesalditxoa:
• Bi gaueko ostatua logela bikoitzean
• Ongietorri oparia
• Sagardo apardun botila gelan
• Afaria Petritegi sagardotegian
• Gosaria bertako produktuekin
Merezi duzelako, oparitu Sagarlore.
Baldintzak
Prezioa: 298 €
Noiz: Otsaileko edozein asteburutan (ostiralean iritsi eta igandean irten).
Afaria Petritegi sagardotegian: afaria ostiralean edo larunbatean egingo da Astigarragako Petritegi sagardotegian (hoteletik 300 metrora). Aldez aurretik mahaia erreserbatu beharko da (nahiago baduzu, hoteletik egin dezakegu). Afaria 2 lagunentzako sagardotegi menu tradizionalaz osatuta dago: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta parillan (800g), postrea (Idiazabal gazta eta irasagarra, Tolosako intxaurrak, teilak eta zigarroak) eta 2 sagardo botila.
Gosaria hotelean: larunbateko eta igandeko 2 lagunentzako gosariak barne. Gosaria bertako produktuez osatuta dago.
Erreserbak: 843931000 telefonoan edo reservas@sagarlore.eus-en
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.