Astigarragako Sagarlore landa hotelak zure kirol taldea edo enpresa biltzeko, erlaxatzeko eta motibatzeko eskaintza berezia prestatu du. Sagarlore hotelaren instalazio guztiak esklusiban erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu: 16 logela, gosaltzeko gela, tximiniadun egongela, lorategiak, igerilekua, aparkalekua, etab.
Bileretarako edo aurkezpenetarako guneak izango dituzu, bertako produktuarekin gosaldu ahal izango duzu, coffee break-ak egin, etab. Jarri gurekin harremanetan eta konta iezaguzu zer behar duzun, zuretzat aurrekontu bat egingo dugu, Sagarloreren eskaintza zuen beharretara egokituz.
Gainera, Petritegi sagardo upategiko kultur esperientzietan eta sagardotegiko menuetan deskontu esklusiboak izango dituzte gure bezeroek.
Sagarlore Donostiako erdigunetik 7 km-ra dago, eta "Arrisku Gabeko Ostatua" eta "Euskadiko Turismo Kode Etikoa" zigiluak ditu, eta Espainiako Turismo Seguru, Arduratsu eta Jasangarriaren Elkarteko kideak ere bagara.
Jarri gurekin harremanetan reservas@sagarlore.eus helbidean edo 843931000 telefonoan.
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.