Kaixo, Marijo Merketegi dut izena. Ongi etorri Sagarlorera, landa hotel ekologiko eta xarmangarri berri honetara, Astigarragan (Gipuzkoa), Donostiatik oso hurbil.
Sagarlore pasioz eta energiaz beteriko proiektu baten emaitza da, Otaño-Goikoetxea familiak gauzatua. Familia hau ezaguna da Petritegi sagardotegia daramalako. Proiektu honen bitartez, asmoa da bidaiariari egonaldi hurbilekoa eta kalitatezkoa eskaintzea, oso ingurune berezian: Astigarragako sagardiz osatutako paisaian.
Gure familiak, baserri batetik datorrenak, oso konpromiso sendoa du ingurumenaren alde, eta gure jardueretan, ezaugarri funtsezkoa da gure ingurunea zaintzea. Gure eraikinetako efizientzia energetikoaz gainera, gure gosariaren hautua dago, bertan landutako eta ekoitzitako produktuekin osatua. Horrek bizirik eusten laguntzen dio hemengo paisaiaren eta jendearen aberastasun kultural eta gastronomikoari. Produktu horiek ekologikoak dira, eta jatorri izena dute, denak ere arreta handiz eta errespetu handiagoz eginak.
Nire taldeko kide guztiek uste osoa dugu datorren txangoan, Aste Santuan edo udako oporretan, Sagarlore landa hotela izango dela zuen hauturik onena, bai egonaldiaren kalitateagatik eta bai Donostiatik hurbil dagoelako, izan ere, munduan ospe handiena duten hiriburu gastronomikoetako bat baita. Eskura edukiko dituzue Euskal Herriko erakargarri turistiko eta kulturalak. Esate baterako, euskal kostaldea, fantasiazko eta zaporez beteriko ingurune bat; edo Gipuzkoa barnealdea, ohitura eta kultura bitxiko eremua; Arabako Errioxa, ardoari lotua dagoen lurraldea; Lapurdiko itsas bazterra, helburu turistiko gutiziatua; Bilbo modernoa eta Guggenheim...
Sagarlore hotelean elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat gure partetik.
Marijo Merketegi.
Sagarlore hoteleko zuzendaria.
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.