Sagarlore Astigarragako Petritegi sagardo bodegaren landatxe-hotela da. Petritegiren jatorria 1526ko dolare-baserri batean dago.
Zatoz eta ezagutu 500 urteko sagardogintza tradizionala upategi honek eskaintzen dizkizun esperientzia gastronomiko eta kultural ezberdinez. Petritegi upategia honako hauek osatzen dute: 1526ko dolare-baserriak, upategiak, sagastiek, dendak, sagardotegiak, Malum Rex sagar-bar eta Sagarlore landatxe-hotelak.
PETRITEGI UPATEGIAN
Botila bat doan Petritegi Upategira Bisita Gastronomikoa egitean. Esperientzia honek ordubeteko bisita gidatua eta sagardotegiko menu tipikoa barne hartzen ditu. Bisita amaitzean eskatu zure botila upategiko dendan. Gure elaborazio eta berrikuntza onenen artean aukeratzeko:
• Sagar-zuku ekologikoa
• Petritegi 500. Urteurreneko Euskal Sagardoa
• Iragazi gabeko 0,0 sagardoa
Petritegi upategia hoteletik 300 metrora dago.
Bisita gidatua hemen erreserba dezakezu.
PETRITEGI SAGARDOTEGIAN
Petritegiko sagardotegiko menuan %5eko deskontua opari, eta %10ekoa gurekin erreserba zuzenean egin badezu. Mahaiaren erreserba egiterakoan, jakinarazi gure hotelan ostatua hartu duzula eta gozatu deskontu esklusibo honetaz.
Deskontua zure gelako kideei bakarrik aplikatuko zaio.
Petritegi sagardotegia hoteletik 300 metrora dago.
Mahaia hemen erreserba dezakezu.
MALUM REX TABERNAN
Ezagutu Petritegi upategiko Sagar Bar berria: Malum Rex, “sagarren erregea”. Gurean ostatua hartu izateagatik, opari bat emango dizugu, aukeran:
• Txorrota anitzeko kainerotik, sagardo kopa bat
• Kafe bat edo belar-ura bat
Malum Rex Sagar Bar-a hoteletik 400 metrora dago.
Informazio gehiago eta erreserbak hemen.
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.