Udaberriaren etorrerarekin batera, sagarrondoen loraldia iristen da. Astigarragan, sagarren loreak gure paisaia berdea zuriz jazten dute.
Orain urteko unerik berezi eta politenetakoa da sagardo upategi bat bisitatzeko. Sagastietatik paseatu, sagardoaren ekoizpen prozesua ezagutu eta, plana biribiltzeko, sagardotegiko menu tradizionala eta sagardoa txotxetik dastatu ahal izango dituzu.
Gure hotelean ostatu hartu eta 300 metrora dagoen Petritegi upategia bisitatzea proposatzen dizugu. 1526ko dolare baserri batean jatorria duen sagardo upategi honetan Gipuzkoako edari tradicional honen inguruko hainbat kultur esperientzia eskeintzen dituzte. Menu tradizionalaz gain, sagardotegiko menu ugari dituzte, barazkijale, begano eta haurrentzako aukerekin. Menuak hemen.
Eta gogoratu: gure webguneko erreserba zuzenek saria dute (deskontu esklusiboak Petritegin).
Sagarlore, bidaiatzearen plazerra.
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.