Munduko hiririk politenetakoa da Donostia. Gastronomiak, kulturak eta edertasun ikusgarriak bat egiten duten leku paregabea. Bisitatu beharreko lekua, gure Sagarlore hoteletik zazpi kilometrotara bakarrik dagoena.
Zer egin Donostian
Gure lehenengo geldialdia Kontxako hondartzan egingo dugu; paseatzeko leku magikoa da, benetan. Horren ezaguna den Kontxako baranda, ikusmira ederrak eta hondar leunak paradisu zoragarri bilakatzen dute hondartza hau. Gogora ezazue Europako hondartzarik onena izendatu berri duela TripAdvisor-ek. Ez al zaudete oraintxe bertan bisitatzeko irrikaz?
Nahi duzuena hiri honen ikusmira ederrez gehiago gozatzea bada, Igeldo mendira igotzea gomendatzen dizuegu; joan zaitezte hango funikular tradizionalean, eta goza ezazue hiriaz goitik. Ahozabalik utziko zaituzte paisaiak.
Gastronomia da Donostiako beste alderdi garrantzitsuenetako bat. Milaka turistak gozatzen du urtero hiriko pintxoez eta hiri honen sukaldaritzako tradizioaz. Alde Zaharra eta Gros auzoa dira ostalaritzaren hiriburuko erreferentzia nagusia; auzo horietako kaleetan dauden tabernek eta jatetxeek eskaintzen dituzten jaki goxo tradizional eta modernoak dastatzeko prest dagoen jendez gainezka egoten dira. Arzak, Akelarre eta Mirador de Ulia dira Michelin izarrak dituzten hiriko jatetxeetako batzuk; jale zorrotzenentzako benetako luxua.
Hiri oso kulturala ere bada Donostia. Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia eskultura da hiriburuan bisitarik gehien jasotzen duen eta argazkirik gehien ateratzen zaizkion lekuetako bat. Badiaren beste muturrean, Pasealeku Berrian, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskultura dago, eta handik oso gertu, berriz, Donostiako Aquariuma; 360 graduko tunela zeharka daiteke Aquariumean, eta itsasoko espezie ugari eta bi zezen-marrazo ikus daitezke.
Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdia da hirian urtean egiten den ekitaldi nagusietako bat. Zinemaren munduko ehunka artista etortzen da jaialdi horretara, beren filmak promozionatzera eta, bide batez, gure gastronomiaz gozatzera. Egun horietan, gainera, ohikoa izaten da Hollywoodeko izarren batekin topo egitea hiriko txokoren batean… Musika Hamabostaldia, Estropadak, Sagardo Eguna eta Jazzaldia ere hirira giro paregabea ekartzen duten ekitaldiak dira.
Donostiaz beste era batera gozatzeko aukera ugari dago. Zein da zuen aukera?
Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.
Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?
Sagarlore
C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa
T. 843 931 000
GPS
43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W
Erregistro-zenbakia:
H SS00845
© 2018 Sagarlore Lege oharra, Pribatutasun politika eta Cookie Politika.