pixelfb
Sagarlore

04.04.19

Sagarlore eta turismo aktiboa

Sagarlore hotelean badakigu bidaiariaren egungo motibazioa benetako bizipenak bizitzea dela, haiek baitira egindako bidaiaren oroitzapen ahaztezinenak uzten dizkigutenak. Gure taldeak Sagarloren ahalik eta gehien disfrutatzea nahi du, horregatik, hoteletik oso hurbil egin ahal izango duzun turismo aktiboko edo esperientziazko proposamen hauek aurkezten dizkizugu. Hurbileko gastronomia planak hemen argitaratu ditugu.

Mendizaletasuna praktikatuz naturaz gozatzea bada zure asmoa Sagarlore, Urumeako haranean ibilaldiak egiteko abiapuntu ezin hobea izan daiteke, Astigarraga, Hernani eta Donostia batzen dituen, bidegorriaren ondoan dagoen pasealeku hiru entitateak elkartzen bait ditu. Mendi txikia nahiago baduzu, Sagarloretik gertu geratzen dira 3 tontor txiki, hala nola Txoritokieta eta San Markos (XIX. mendeko gotorlekuekin eta monumentu megalitikoekin), Santiagoko baselizak menperatutako talaia, Donostiarantzko bista ederrekin. Santiagomendi ezagutzeko modurik onena sagardoaren bidexka tematikoa jarraitzea da. Bertan, sagar, baserri eta Astigarragako sagardoa ezagutuko dituzu.

Bizikleta zaleentzat, Sagarlorek erraz ikusteko moduko bidegorrira iristeko aukera eskaintzen du, Donostia eta Ordizia lotzen dituena. Bidegorria bizikletaz ibiltzeko aukera ematen du, zailtasun gutxiko ibilbidea eginez eta kostaldea Gipuzkoako barnealdea lotzen direlarik.

Ur kirolak nahiago badituzu ondorengo esperientziak proposatzen dizkizugu: Urumea ibaia kanoan zeharkatzea edo Kontxan traineran arraun egitea (info@arrauning.com, 658725498)  edo SUP taulan, Urumean zein Kontxan  (671335107).

Frontoi baten barnealdea ezagutzea eta pelota munduko diziplina ikusgarrienetarikoa probatzea: Erremontea. Sagarloretik gertu kokatua dagoen Hernaniko Galarreta frontoian, ordu batzuz pelotari sentityzeko modua izango duzu.

Nahi duzuna Golf-ean jokatzea bada, gertu kokaturik dagoen Basozabal golf zelaian izan daiteke.

Gustoko duzuna zaldiketa bada, Donostiako Loiolako hipika eta Errenderiko Listorretak naturaz inguraturik egonaldi atsegin bat psatzeko aukera eskeintzen dizute.

Donostian goza dezakezun beste kirol jarduera berezi eta dibertigarria izotz gaineko patinaia izan liteke. Urte guztian zehar  burutu ahal izango duzu  gertu kokaturiko Txuri Urdin izotz jauregian.

Emozioz beteriko esperientzia paregabe bat ere bizi ahal izango duzu: euskal mitologian girotutako Mitologik escape room-ean.

Eta azkenik  natur ingurunean ezin hobeto uztartu diren bi kultur esperientzia oso berezi gomendatu nahi dizkizugu. Batak euskal artea du ardatz eta besteak itsas kulturaren hitoria:

Chillida-Leku museoa, Hernanin, (2019ko apirilean berriz zabaltzea), Eduardo Chillida eskulturgilearen obra garrantzitsuak jaso eta erakusten ditu  nekazal  lursail ikusgarrian.

Albaola, Itsas Kultur faktoriak, Pasaian, euskaldunek itsasoarekin izandako harremanaren inguruan izan duten ibilbibidea eskeintzen dio  bidaiariari, baleontzien historia eta Kanadara egiten zituzten bidaiei arreta berezia jarriz. San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntzak txundituko zaitu.

Aukeratu zure plana eta gozatu  Euskal Herria egiazkoenera egindako bidaiaz.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter