pixelfb
Sagarlore

04.09.19

Irailerako planak

Udak oraindik egun argiz beteriko egun luzeak eskeintzen dizkigu, hamaika plan ezberdin egiteeko egunak eta gure lurraldeak eskeintzen dituen esperientzia berariazkoenetan parte hartzeko aukera. Eta noski irailaren 30 arte gure kanpoko igerilekuaz gozatzeko aukera.

Astigarragako Sagar Lore Hotelak uda amaierari zuku guztia ateratzeko plan ezberdinak proposatzen dizkizu, ekidin ezina den “eskolara itzulera” aurretik,  esperientzia berezienak bizi ahal izango dituzun, Gipuzkoan burutu litezkeen gastronomi planak edo turismo aktiboa aparte.

Gustuko al dituzu garai bateko lurrunezko trenak? Azpeitian kokaturiko Burdinbidearen Euskal museoak esperientzia paregabe bat proposatzen digu: Benetako lurrunezko trenaren lokomotoran, makinistari laguntzea bere sugin bihurtuz. Groucho Marx-ek esango lukeen bezala: Egur gehiago!

Hurrengo proposamenak Zestoaraino eramango gaitu, Andre Madalen-en historia entzungo dugun, eta emakume adoretsu honek familiako Lili jauregia aurrera ateratzeko hartu duen erabakia ezagutuko dugu. Erdi aroko jauregi pare gabe batean  burutzen den bisita antzeztuaz gozatuz.

Bere neba den Añanako Gatz Arana (Araba) bezain famatua ez bada ere, bisita gidatuan Leintz Gatzagako museoak gordetzen duen altxorra ezagutuko duzu. Zertarako erabiltzen ziren putzupaden gurpil eta “dorlak”? Ezagutu ezinbestekoa dugun elikagai bat lortzeko prozesu burutsua.

Donostian aldiz, asteburu honetan, bi ekitaldi aipagarri ditugu: lehenengoa larunbatean irailak 7,  Donostiako Sagardo Eguna ospatuko da. Donostiako alde zaharrean kokatutako Konstituzio enparantzan, goizeko 11tatik aurrera, Gipuzkoako 40 sagardogileek beren sagardorik onenekin gozaraziko gaituzte. Pintxoak, bertsolariak, bertan ekoitziko den zukua, musika eta askoz gehiago izango da. Gure edari tradizionalenak hiriburua hartuko du egun batez.

Eta azkenik igandean hilak 8, Donostiako badian, arraunlarien egutegian garrantzi berezia duen estropadaren bigarren  igandea jokatuko da: Kontxako Bandera. Kantaurialde osoko herri ezberdinetako zaletuak biltzen dituen kirol ekitaldi zoragarria: Aukerarik onena traineruak uretatik edota Urgulletik jarraitzea da.

Plan hauetaz eta beste askotaz gozatzeko aukerarik  onena zure hotel logela gurekin zuzenean erreserbatzea da, gau bakoitzeko preziorik onenak eskuratuko dituzu. 

Sagarlorerekin erreserba egiten baduzu dena dira onurak.

Egin erreserba sagarloren

Hotel Sagarlore, alojamiento seguro covid en Donostia San Sebastián-eu
Hotel Sagarlore para turismo familiar en Donostia San Sebastián-eu
Sagarlore certificado como turismo ético en Donostia San Sebastián-eu
Turismo sostenible y responsable en Donostia San Sebastián-eu
Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza') }}
Cofinanciación') }}
Sagarlore

Xarmadun landa-hotel ekologikoa gara. Har ezazu atseden, eta goza ezazu bost zentzumenekin Sagarloren.

Donostiatik 7 kilometrora bakarrik gaude, eta gure bisitariei gozamenerako eta lasaitasunerako lekua eskaintzen espezialistak gara. Zeren zain zaude etortzeko?

Sagarlore

C/ Petritegi, n º 3
20115 Astigarraga - Gipuzkoa

T. 843 931 000

reservas@sagarlore.eus

GPS

43°17’32.9”N; 1°56’23.8”W

Erregistro-zenbakia:

H SS00845

  • Pinterest
  • Facebook
  • Twitter